XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarauztarrak praktikoagoak ziren eta ziurtatzen zuten prakagorriak Baionako denda batean ontzerdiko prezioan saldu eta orraztokietan launaka sartuta saltzen zituztela.

Ikusmen fina zutenek gorriz jantzitako deabru itxura zutela zioten.

Prakagorri txiki haiek indar haundia zutela uste izaten zen, eta bada behin gizon batek uztarrian iratxoz betetako orraztoki bat jarrita idi proba irabazi zuela baiezten duenik ere.

Herriaren historiari buruzko atalean esan dugu Elkano, gaur egun Aiako udalerrikoa, agian, Zarautzen jatorria izan zela.

Ba, batzuen ustez Elkanoko San Pedroren baseliza jentilek egina da.

Euskal mitologiako jentilak mendi batetik bestera harri gaitzak botatzeko zaletasuna zuten erraldoiak ziren.